jueves, 29 de octubre de 2015

ESTANKONA. Ardatzari berbak ifinten.




"Kitar jolea naiz baina beti 
rock abesti baten zerbitzura"
 



Argazkia: Diego RUIZ DE GAUNA

Estankona. Borja Estankona. Artearra. Kitar jolea. Hasiera baten, Arean, rock talde bizkaitar bitxi baten kitar jolea. Gero, Estankona. Bere kabuz. Bere orekaz. Bere diskurtso musikala bakarrik idazten. Areanegaz disko bi. Estankona moduan hirrugarrena dago orain kalean. "Ardatza". Sortu berria. Autoekoiztua. Bakardadean konposatua. Betiko moduan, sentsibilitate bereziz landutako kantak. Eskertzen den sentsibilitatea. Gaur gauean, 21etan, Igorreko Kultur Etxean, "Ardatza" zuzeneko egia bilakatuko da.    


 ESTANKONA
Ardatza

Borja Estankona siempre ha sido un guitarrista peculiar. Muy alejado del universo de los punteos ha resultado ser un guitarrista amante del golpe de riñón, del vaivén sincopado, de texturas ásperas repletas de aristas enconadas. Un guitarrista que primero presenta un paisaje desolado y desesperanzador pero que luego, siempre o casi siempre, abre su corazón y se muestra tal y como es. Sensible, introspectivo, dulce y lejano.

Resultaba un guitarrista peculiar cuando Arean apareció en el panorama rockero vizcaíno. Nótese que dice apareció y no irrumpió, que a todas luces hubiese sido más literario y, también, más manido. Pero es que Arean apareció y, tristemente, desapareció sin que demasiada gente reparase en la calidad y la necesidad de su propuesta musical. Ecos juveniles a la sombra del post rock vía Slint, tensión folk y emoción pasada por el tamiz de Jeff Buckley en su primer disco, homónimo, de 2004. Más riffs entrecortados y luminosos de cara a su segundo disco, "Higakorra" (2005). Ambos igual de buenos, igual de emocionantes e igual de necesarios. Ambos llorados en la distancia de un universo musical olvidado por la gran mayoría de la población. Pero todavía hoy, en largas jornadas invernales de casa y más casa, estos dos discos siempre aparecen por el tocadiscos.

Un buen día, Borja prefirió ser Estankona. Más él y menos otros. Fue fácil, entonces, darse cuenta de que Arean también fue mucho Borja y mucho Estankona. Bajo el nombre de Estankona han caído tres discos. El debú, de 2011, excelente, ya mostrando a ese músico que se siente cómodo en el traqueteo de un tren y que solo llora cuando llega a cada estación. "Fruitua" (2012), ahondando en los mismos surcos creativos pero con menos brillo. Y, ahora, "Ardatza", un eje donde Borja Estankona dibuja las emociones y los miedos que, a día de hoy, le invaden a la hora de empuñar su guitarra y componer.

"Ardatza" muestra a un Borja Estankona empeñado en buscar el equilibrio en una fina cuerda sobre un acantilado con miles de metros de caída libre. Un equilibro entre la supuesta fealdad de un discurso ruidista y repetitivo, de culto a un riff desnudo con apenas distorsión, y el desgarro emocional y mágico de los momentos más melódicos. Estankona navega gracias a un riff catatónico con los mismos ingredientes originales que el riff clásico de rock pero articulado con una sensibilidad especial y extraña. 
"Ardatza" comienza con "Ostargia". Todas las cartas sobre la mesa. Guitarras entrecortadas, letras profundas, bajo y batería flanqueando las seis cuerdas, esperando el momento de distensión en el que Borja piensa con la emoción del estómago.
Estankona es reincidente. Tiene su catálogo de tonos ocres y fríos que desembocan, tarde o temprano, en un emotivo oasis de tonos cálidos que te abrazan en la mitad de una gélida noche. "Kolpatzea hautatzen dut" sigue ese camino como escalando montaña arriba. Subiendo y subiendo sin parar de subir. "Mozkortiarena" es una pieza juguetona, con aspecto folk. "Atzerabiderik gabeko eguna" es más arrojadiza, más rockera y convulsa. "Etena" devuelve la calma pero no cesa en su emoción con una parte central repleta de llanto y garganta sobrecogida. Otro tanto aporta "Erregua" antes de la luminosa y alegre "Aurrera", un corte instrumental donde Borja Estankona parece un guitarrista menos alejado del uso común que de su instrumento hacen el grueso de sus colegas guitarristas.

La recta final la ponen "Bilera", con marcado acento al legado de Mikel Laboa, y "Kate Arina", una de las pocas composiciones con punteo. Eso sí, un punteo elegante y sobrio a la par que corto.

"Ardatza" es un disco de notable alto que mantiene vivo el discurso musical de uno de los músicos, compositores y guitarristas más injustamente desconocidos de la escena rock de Bizkaia. Un músico con un lenguaje propio trabajado desde sus primeros días en Arean hasta nuestros días. Un guitarra que apenas se da importancia. Un compositor con sello propio que aprovecha el contraste entre lo feo y lo bello para pescar en río revuelto.
     


Borja Estankona ahotsa eta kitarra
Iñaki Alonso
baxua
Koldo De Miguel bateria


Zergaitik jarraitzen du Borja Estankonak diskoak kaleratzen?

Utzi egiten ez dugun joera bat da. Diskoak kaleratzen jarraitzen dut gazte eta indartsuago mantentzen nauelako. Nire bizitzaren gorabeherak direla eta, emozionalki indarra edo babesa ematen dit. Forman egoten laguntzen dit bai espiritualki eta bai, askotan aipatzen ez dudan arren, fisikoki ere.

Dena galduta ikusi duzu noizbait?
Arean desegin zenean, 2007 inguruan, aurrera jarraitzeko zailtasunak igerri nituen. Oso garai zaila izan zen eta agian musika bukatu behar zela eta beste gauzaren bati nire donbora eta energia eskeini beharko niokeela pentsatzen nuen batzutan. Eta ideia ez zitzaidan batere gustatu. Baina gainditu nuen.

Publikoa duzula sentitzen duzu? Norentzako kaleratzen duzu?
Hori ziurrenik betetzear dudan ikasgai bat da. Musika plazaratzeari dagokion gauzetaz gehiago arduratzen hasi behar naiz, publikoa izatea ez bait da musikatik bakarrik datorren baldintza, promozio maila edo zortea be garrantzitsuak dira. Orain, behin nik neuk diskoa kaleratzearen ardura hartu dudala, bazter guztietan egon dadin ahalegina egingo dut. Nire publikoa minoritarioa da baina agian nire musika entzun ez delako izan liteke. Zeozer berezia egiten dudala uste dot eta hor kanpoan nire musikari itxaroten dagoen jendea badela sinetsi nahi nuke.

Gaur egun norberak hori dana egiteko tresnak baditu?
Denbora tresnarik inportanteena dela uste dut. Eta zorionez orain denbora badut, irakaskuntzan egiten bait dut lan jardunaldi erdian. Euskal Herriaren eremuan nire musikak presentzia gehiago eukin dezan ahalegina egingo dut. Ilusioa be behar da alderdi burokratikoa aurrera atarateko. Maila handi baten ordenagailuarekin lan egitea suposatzen duenez ez da beharrezkoa fisikoki horrenbeste mugitzea. Emaila, sare sozialak eta bide hauek asko laguntzen dute. Baina fisikoki ere mugidu behar da, diskoagaz, kurrikuluma entregatuz... Metodo egokienak zeintzuk diren bilatu behar dut.


Argazkia: Diego RUIZ DE GAUNA


Kitar jolea edo musikoa sentitzen zara gehiago?
Galdera ona. Nik musikoa bezala ikusten dot nire burua musika egiten dudalako. Baina nire perfila gehiago ikusten dut kantugilearena eta rock kantugilearena zehazki. Eta kitarra jotzen dut. Kitar jolea naiz baina beti rock abesti baten zerbitzura. Ni ez naiz bereziki kitarraren gainean dabilen persona bat. Ez dut gitarra bera debozioz zaintzen, ez ditut gitarraren pastillak aldatzen, ez dut pedaletan ikertzen gehiegi. Kitarra on bat eta ampli on bat eukitzea eta lanean hastea nahiago dut. Baldintza minimo batzuk lortzen baditut kanta da niri deitzen didana gehien.

Kitar jole bitxia izan zara. Kolpeak eta ritmoak jarioaren gainetik ipinten dituzu.
Hirukote formatoak sendotasuna oinarri duen filosofia edukitzera bultzatzen zaitu. Askeago izan nahi dut disko honekin. Zuzenekoetan ere askeago musitu nahi dut eta horregatik erritmoarekin bat noa gehiago. Disko honetan bi solo bakarrik egiten ditut eta konturatu nahiz agian landu beharreko esparrua dala alde melodiko hori.

Kitar jole bezala aritu zinen lehenengo egunetan heavya entzuten eta soloak landuten gogoratzen zaitut.
Egia da. Hasi nintzenean, 14-15 urterekin, bluesa zen iturria. Akorde batekin marrazki ezberdinak egin ahal izatea eskertzen zen. Baina bai, heavya entzuten nuen urte batzuk beranduxeago. Nire gurasoak disko-jogailu zahar bat zuten eta bertan Aitorrek (Su Ta Gar) zer egiten zuen ikusten nuen diskoa erreboluzio gutxiagotan ipinita. Urte bat edo egon nintzen horrela baina sormenari dagokionez ez zeukan inolako norabiderik. Alperrik botatako urtea izan zen.

Kitar jole bezala zelakoa izan da zure eboluzioa?
Etengabe gertatzen den gauza bat da. Disko honekin zerbait barrokoagoa landu nahi izan dut. Gotikoagoa. Ertz gehiagoduna. Dramatikoagoa. Mina gehiago adierazteko. Alderdi terapeutikoa lantzeko. Beste bi diskoetan garai ilunagoak izan ziren eta agian horregatik beragatik diskurtso xamurragoa eta argiagoa bilatzen nuen. Poparen formulan eta bere animoa igotzeko boterean sinisten nuen eta bide hori hartu nahi izan nuen. Orain, agian hobeto nagoelako, barruan ezer ez gordetzea erabaki dut. Barne ezinegonak musika argitsu eta antolatuaz birziklatu beharrean, zuzenean ezinegon horiek askatu nahi izan ditut. Musika horren zerbitzura jarri dut.

Behin, oin dala urte asko, besteen nostalgia bizitzera prest ez zenduela esan zenidan. Oraindik defendatzen duzu idei hori?
Ez dut gogoratzen hori esan izana, baina asmatu ez duzula uler dezaket. 50, 60 edo 70. hamarkadetako musika entzuten dutenei ulertzen diet. Guarkotasunaren gainetik autentikotasuna jartzea ulertzen dut. Baina nik gauza biak behar ditut. Eta gainera, gaurkotasuna eta autentikotasunaz aparte, etorkizunera begira nolabaiteko proiekzioa edukitzea ere eskertzen dut. Uste dut ezinbestekoa zaigula, gainera. Nire utopia hau izango zen: norberaren nortasuna isladatzen duen musika egitea, zure herriaren nortasuna isladatzen duen musika egitea eta, iragana eta etorkizunarekin bat eginik, une honetan gozagarria den musika egitea. Atemporala izatea. Horrek mugiarazten du gurpila ze bestela nostalgiarekin bakarrik ez dago zereginik.

Arean taldea bezala funtzionatzen zenean erreferentziak nolabait agerian gelditzen ziren. Baina Estankona Estankona bezala existitzen den unetik hona oso zaila da kutsuak edo eraginak ikustea.
Rock diskurtso baten barruan ez dauzen musikoak asko entzun ditut azken aldian. Esan nahi dut zuzenekoari dagokionez beste era bateko performance bat suposatzen duten musikak. Flamenkoa, adibidez. Flamenkoak duen zuzeneko performancea ez da rock kulturan ematen dena baina itzelezko tentsioa, pasioa eta energia transmitu dezake Paco de Lucia batek, adibidez, aulki baten eserita egonik. Mediterraneoko musikaren inguruan seminarioren bat egin izan dut ere. Kretako irlan konkretuki. Arreta asko ipini diot inguru geogafiko haietako musikei. Bertan izandako bizipenek ere aberastu izan naute, nola ez. Baina egia da ni rockeroa naizela. Nire barreneko zati bat aspertzen da musia etniko edo folk deritzogun horiekin epe nahiko laburrean. Akopleak behar izaten ditut eta sortzeko garaian rock-aren ekonomia hori ere. Hala ere jasotako hori guztia nire rockaren mesederako izan da. Intuizio horiekin zuzendu dut arreta musika eta eremu geografiko horietara eta funtzionatu du. Askotan sormenean jarraitzeko norabideak ia ia aitzakia baino ez dira.

Zergatik sortu zen Arean eta zergatik desagertu zen?
Hamazortzi urte dituzunean horrelako gauzak sortzen diren moduan sortu zen. Erdi kasualitatez, erdi lagunaren lagunak ginelako, rock zaleak ginelako. Hasieran Arean ez zen Arean. Mutil ezberdinak ginen, bati Dut gustatzen zitzaion, beste bateri Jane's Addiction, beste bateri Pearl Jam. Gero apurka apurka post rock munduan murgildu ginen Slint, Come edo Godspeed You! Black Emperor entzuten. Garai hartan abesti instrumental luzeak egiten genituen. Eta horren ostean etorri zen Arean: hiru mutiko bost urte lanean egon eta gero sortutako proposamena. Gure arteko handinahikeriak eta ezberdintasunak izan ziren, besteak beste, Arean desagertzearen arrazoi nagusiak. Horrela gogoratzen dut nik.
Argazkia: Diego RUIZ DE GAUNA


Noiz konturatu zinen Estankona zinela edo izan zinatekela?
Arean bukatu eta gero. Gauzak bakarrik egin behar nituela ikusi nuen oso burugogorra naizelako eta nire lanean eskuzabala izatea kostatzen zaidalako. Orain ez dut erabateko adostasunaren beharrik erabakiak hartzeko. Formazio aldaketak egin ahal ditut adibidez, bakarlari izanik, askoz errezago. Askatasun horrek lana emankortuko zidala sentitzen nuen, eta hala izan da. Arrazoi hauengatik erabaki nuen Estankona sortzea.

"Ardatza", izenburua. Batzutan izenburuak ipintzeagatik ipintzen dira. Besta kasu batzuetan azalpena dute atzetik. Zein da zure kasua?
Azalpena marrazkitik, portadako iruditik dator. Nik egindako marrazki bat da. Hasieran beste ideia bat izan nuen, “astalarrosa” deitu nahi nion diskoari. Arrosak berak, bere arantzekin, duen pasioaren karga sinbolikoa dela eta. Astalarrosa lore zuria da. Nire Arteako etxe aurrean sortzen dira urtero batzuk. Baina ez nuen irudirik lortu. Azkenean, aspalditik nire musikari loturik ditudan elementu eta izaki sinbolikoekin irudi hau landu hau nuen: eguzkia, arranoa, zuhaitza eta sugea. Lerratuta, ipar amerikako indioen Totemen antzera, pixka bat. Lerratuta eta simetrikoa. Lerratze hau dela eta "Ardatza" etorri zitzaidan burura, oso ondo azaltzen duelako irudia. Behin izena jarrita konturatu nintzen Jimmi Hendrix-ek bere disko bati "Axis Bold as Love" deitu ziola. Bitxia eta polita iruditu zitzaidan kointzidentzia.

Grabatu berria, kaleratzeko unean.
Orain beste ziklo bat zabaltzen da, gizarteratzearena. Beste era bateko energi inbertsioa etorriko da. Eta bestalde zuzenekoak ere etorriko dira eta bertan maila ona ematen saiatuko naiz. Askotan motibazio horrek inpultsoa ematen dizu abesti berriak idazteko. Horrela, nik, beharrezkotzat ikusten dut hau guztia.

Diskoan lortutakoarekin pozik?
Bai. Abesti batzuk zaharrak dira. "Ostargia" eta "Bilera" konkretuki. Besteak berriak dira. Hiru-lau urtetan zehar aparte gordetzen joan naizen konposaketak dira, soinu aldetik eta emozio aldetik kualitate batzuk ikusten bait nizkien bitartean egin izan ditudan beste abesti batzuengandik desberdinak zirenak. Hamaika kanta daude. Azken abestia, "Bagoaz", laburra da. Agurraren balioa duen erritmo instrumental bat. Badago kale eta auto soinudun pasarte bat, “Etxearen bila”. Beraz, kanta-kantak, gainontzeko bederatziak dira. Lan asko eman didate eta oso era pazientean landu ditut. Pozik nago lortutakoarekin.

Zaila da taldea bat mantentzea?
Nire kasuan lehentasun maila daukalako ez dut zaila denik konsideratzen ere. Jendeak kalkulatuko balu nik egiten dudan esfortzua txantxetakoa ez dala ikusiko zuen. Bestalde jardunaldi erdian lan egitea erabaki nuen, ekonomikoki mugatzen zaituen errealitate bat izan arren, denbora gehiago edukitzea posible zaidalako. Nik, musika egin ahal izateko, denbora behar dut. Alokairu baldintza xumeetan bizi naiz ere. Konturatu gabe erabaki asko norabide berdinean hartu ditut. Zaila da? Nik oso pozik egiten dut baina noizbait kalkulatu beharko dut egiten dudan inbertsio ekonomiko eta filosofiko eta animiko guzti honek harreman orekaturik ba ote duen bueltan datorkidanarekin. Ia zentzurik ote daukan galdetuko diot nire buruari serioski nozpait. Susmoa dut kalkulu guzti horien emaitzek hau dana zorakeri bat dela erakutsiko didatela. Baina oraingoz ez dut holako kalkulurik egingo. Gaur egun dakidana da honek guztiak zoriontsuago eta indartsuago izaten laguntzen didala. Beraz aurrera.






No hay comentarios:

Publicar un comentario