LARREGI. Maskarada.




"Oso urte berezia da guretzako"




Lemoa ez da herri erraza rocka egiteko. Egia esan, ez da leku erraza ezertarako. Baina tira, lemoaztarrak bertan bizi gara eta hain txarto ez gabizela ematen dau. Herrian harrobi ederrak, handiak, erraldoiak, dekoguz, harriak ematen dituzten hoietakoak. Rock arloan gure harrobia antzua suertatu ez bada, antzutasunaren ateetan gelditu da historikoki. 80. hamarkadan Marranzana taldea izan genuen, talde ona. Gero saiakerak. Urtikaria barne. Beraz, Santos anaiak urteekin eta Larregiren izenpean lortutakoa guztiz historikoa da. Larregi 2008ko abenduan sortu zen, Lemoan. 2010ean, lehendabiziko maketa argitaratu zuten eta CD horri esker GAZTEA irrati emisorak antolatzen duen Maketa Lehiaketako "Entzuleen saria" irabazi zuten. 2012an, aldiz, lehen lan luze autoekoiztua kaleratu zuten: "Bidea dugu helmuga". Denboraren joan-etorriarekin, taldekideen artean zenbait aldaketa izan dira eta beste lemoaztar batek bukatu du taldean: Jokin Uriarte gitarra eta koruetaz arduratzen da 2012. urte bukaeraz geroztik. Markel Atutxa bateria zornotzarrarekin batera Larregi laukotea osatzen dute. Aurten, Banden Lehia irabazi, BBK Live jaialdian jo eta orain euren bigarren diskoa kaleratzen dute. "Pantomima". Punk eta poparen arteko oreka bilatzen duen ariketa gitarreroa.




LARREGI
Pantomima

Curiosamente, pese a que Lemoa es una localidad asentada entre canteras, su cantera artística o deportiva nunca ha brillado excesivamente. Algunos vimos pasar por nuestro morro la opción de tocar un instrumento y formar una banda. La dejamos pasar de largo y tomamos el camino fácil. El del fan que escucha, compra, va a conciertos y sigue carreras enteras con pasión. Resultó un auténtico alivio que las generaciones posteriores y próximas sí que se comprometíeran con la ejecución. No ya solo en Lemoa, también en Arratia. 
Ahora, en pleno 2015, Arratia cuenta con varias formaciones sólidas con afortunadas grabaciones a sus espaldas. Eskean Kristo y, ahora, los lemoaztarras Larregi, agitan ese extraño concepto del rock en la conservadora Arratia. Desde puntos de vista diferentes pero con elementos compartidos. Cada uno desde su enfoque pero siempre con pasión. 
El tiempo pasa rápido. Un día ves a uno de los Santos con una camiseta de un festival en el que tocó Ryan Adams, otro día te enteras de que ambos hermanos tienen un grupo, luego resulta que Jokin Uriarte lleva el peso de las guitarras y, un buen día, publican su segundo larga duración tras un año en el que les han pasado tantas cosas que difícilmente podrán olvidarlo. Y es que han ganado Banden Lehia, han actuado en el BBK Live y acaban de publicar su segundo disco, titulado "Pantomima". Todo en 2015. 
Lo primero que llama la atención de este "Pantomima" es que el concepto parece más controlado. Cercado. Concreto. Pese a que la idea de desarrollar un pop-punk con más pop que punk ya estaba presente en la maqueta incial, el cuarteto ha evolucionado hasta sintentizar la propuesta con bastante acierto. La idea sigue en el aire, pop y punk con una marcada tendencia a desnivelar la balanza hacia el pop. Con menos rupturas y contundencia punk y con mucha presencia de melodías y coros. Con el riesgo que conlleva: el exceso de ambos ingredientes puede llegar a empalagar y a ahogar el producto final aunque afortunadamente solo se da en momentos puntuales. 
Cierto es que la presencia de la melodía es omnipresente, que son melodías reconocibles, identificables y disfrutables. Pero la tendencia es ligera, un tanto superficial. Sin entrañas. Aunque está claro que nadie obliga a ello y que la propuesta de Larregi es lo suficientemente madura en 2015 como para entender que esa ligereza en las melodías es marca de la casa. Un rasgo trabajado y nunca una carencia. 
La producción es notable, con todo en su sitio y con un resultado nítido, fresco y simple. Exactamente lo que pide la música de Larregi. Especial mención merecen las guitarras. Se ha llevado a cabo un gran trabajo en torno a unos arreglos cargados de imaginación. Elementos sencillos que elevan los temas a otra dimensión.
Pese a que el concepto de Larregi tiende hacia lo positivo, festivo y coreable, la literatura de este "Pantomima" es oscura. Bosquejando un esquema un tanto nihilista sobre la naturaleza humana. Eso sí, más como crítica al cinismo galopante de la sociedad actual que como una conclusión definitiva sobre la condición humana. 
Y pese a la crítica, pese a esa oscuridad en las letras, la fiesta, los coros y la alegría siguen siendo las señas de identidad del cuarteto de Lemoa. Sus influencias van desde el amplio espectro comprendido entre Green Day y New Found Glory, pasando por Fall Out Boy o Simple Plan. Con toques autóctonos prescindibles, Ken Zazpi en "Eroalea". En "Pantomima" demuestran que pueden ponerse más duros. "Toxikoa" muestra a una banda algo más áspera y afilada. Mirando de reojo a un rock and roll peligroso y nocturno. La aportación de Pello Artabe (Eskean Kristo) aporta descaro gracias a su garganta rotunda y raspada por el Jack Daniel's. Y quizá, "Ez zaitez gelditu", recoja un pequeño homenaje a "Paradise City", de Guns N' Roses. Ya como elucubración.
"Pantomima" es un disco notable de producción efectiva que asienta el concepto que Larregi ha defendido desde sus inicios. Quizá demasiado cuidadoso con bordar el mate y sin ninguna intención de atacar el brillo. Asegurando el buen resultado en los terrenos conocidos pero sin riesgo excesivo en líneas generales. Es algo que se nota en el aspecto melódico, siempre presente bajo un prisma pop pero en cierto modo ajeno a la permeabilidad del propio pop. Algo que no debería de ser preocupante si el discurso musical de la banda apuntase en esa dirección. Una dirección más que respetable. En definitiva, "Pantomima" es un disco como para sacar pecho y defenderlo con orgullo sobre los escenarios. A su vez, debería ser una promesa y una demostración de que Larregi es una formación en constante evolución que hoy se encuentra aquí y, esperemos, mañana allí.


Unai Santos kitarra eta ahotsa
Jokin Uriarte
kitarra
Iñigo Santos baxua
Markel Atutxa bateria



Urriak 23
GAZTETXEA
Lemoa


Azaroak 13

SALA L’ALTERNATIVA
Girona

Azaroak 14 

RAZZMATAZZBartzelona

Abenduak 4/8
AHOTSENEA
Durango

Abenduak 11

MOONROCK
Mungia

Beste urrats diskografiko bat. Aurretik ikasitakoa balio izan jatzue? Edo beti ikasten da zeozer berria? 
Estudioan sartzen zaren bakoitzean gauza berri asko ikasteko aukera egoten da. Iraganean beste estudio eta teknikari batzuk ezagutu ditugu eta esperientzia bakoitzean zerbait berria ikasten duzu. Prozesu etengabea da norberaren akatsak zuzendu eta hobetzen joateko. Izan ere, jendeak ez du normalean hori jakiten, baina disko bat grabatzea gauza oso aberasgarria den bezala, tarteka oso gogorra izan daiteke eta frustrazio asko ekar ditzake. Gure kasuan, oraingoan Usurbil-era joan ginen grabatzera, hain zuzen Higai" estudiora, Haritz Harreguyrekin. Hasieratik oso gustura sentiarazi gintuen eta profesionaltasun handia erakutsi digu. Gauza berri asko ikasi ditugu bertan, eta espero dugu etorkizunean praktikan jartzeko aukera izatea.

Egia esateko, zuen azkenengo urtea berezia izan da. Hasteko, Banden Lehia irabazi zenuten. 
Egun hartako oso oroitzapen polita gordetzen dugu. Bilborock moduko areto mitiko baten hainbeste lagun eta ezagun ikustea oso berezia izan zen. Gure lagunen partetik babes handia izan genuen eta irabazitako sariei esker, bultzada oso garrantzitsua jaso du taldeak. Diozun bezala, oso urte berezia da guretzako, inoizko garrantzitsuena, eta ahalik eta etekin gehiena ateratzen saiatuko gara.

Zer nolako garrantzia ematen diezue horrelako lehiaketei?
Lehiaketetan parte hartzearen aldekoak izan gara beti. Oso gutxi dago galtzeko, eta asko irabazteko. Gainera, gaur egun internet eta sare sozialei esker, lehiaketen kontuak beste dimentsio bat hartu du eta askoz errezagoa da edozeinentzat haien berri izatea eta parte hartzea.

Lehiaketak rockaren lagunak ahal dira?
Zorionez edo zoritxarrez, Euskal Herrian rock kutsuko musika taldeak izan dira beti gehiengoa (nahiz eta gero hedabideetan hori ez den behar beste nabaritzen). Ondorioz, rock taldeen parte hartzea lehiaketetan beti izango da esanguratsua. Banden Lehia, Gaztea Maketa Lehiaketa, Villa de Bilbao…. Asko mugitu barik lehiaketa garrantzitsuak dauzkagu gure inguruan eta hori, nahi ala ez, pribilegio bat bezala ikusi beharko genuke. Lehiaketa batzuen atzean amarru eta interes zehatz batzuk egon daitezkeela? baliteke, baina ahal den neurrian horrelako txapelketak aprobetxatu behar dira. Atea jo eta probatu.






Irabaztearen ondorio bat, diskoa kaleratzeaz aparte, BBK Live Jaialdian parte hartzea izan zen.
Egun hartan Kobetamendin egotea kriston esperientzia izan zen. Kontzertua jo aurretik (Stage 2 eszenatoki erraldoian soinu proba egitea), kontzertuan bertan (aurtengo edizioa irekitzea) eta kontzertu osteko orduak (backstagean musikari famatuen artean tragoak hartzea!) bizipen ordainezinak izan ziren. Llanos ahizpak (Dover), Adam Duritz eta bere rastak (Counting Crows) edo Capital Cities taldeko mutilak gure inguruan izan genituen. Bitxikeri bezala esan dezakegu Marmozets taldeko Becca abeslariarekin egon ginela apur baten berba egiten eta argazki bat atera genuela berarekin. Eta egia esan nahiko rock starra eta hotza izan zen gurekin jejeje!

Badago Larregi bezalako talde batentzako publikoa BBK Live bezalako jaialdi erraldoi batean?
Egun horretan oso konsziente izan ginen beste liga baten jokatzen ari ginela. Urruneko liga baten! Hala ere, ohore bat izan zen guretzat BBK Liven tamainako jaialdi bat gure musikarekin zabaltzea eta topera gozatu genuen minutu bakoitza. Ohikoa den bezala, arratsaldeko 17.30etan jende gutxi hurbildu zen gure emanaldia ikustera, baina gerturatu zen jende multzoa adi-adi ikusi genuen eta disfrutatu zutela esango genuke.

Entsegu lokal berdinean entseatzen dozue, Banden Lehia irabazi dozue talde biak eta biak Arratiatik BBK Jaialdira egin dozue saltua. Zelakoa da zuen erlazioa Eskean Kristoko mutilekaz?
Aspalditik ezagutzen dugu elkar; egia esan, Larregi eta Eskean Kristö sortu baino arinagotik ere. Hiru-lau urte daramatzagu lokal berean eta oso ondo konpontzen gara hasieratik. Arratiako rock talde bik BBK Liven jo izana oso gauza positiboa eta esanguratsua dela uste dugu. Orain dela 10 bat urte ez zegoen apenas musika talderik hemen, ezta musika mugimendurik. Gaur egun, ordea, bagara dozena bat talde eta gehienak Igorreko Udalak utzitako lokaletan entseatzen dugu. Bailara honetan eszena txiki moduko bat sortu da eta Arratia izena, eta gure kasuan Lemoa, musikazaleen mapan kokatzeko ahalegina egiten gabiltza. Eta hori, gure ustez, harro egotekoa da.

Gainera, Pellok “Toxikoa” kantan parte hartu du.
Talde bien arteko harremana hain hurbilekoa denez, ideia polita iruditu zitzaigun Pellok gure diskoan parte-hartzea. “Toxikoa” lan osoko rock kanta gordinena dela esan daiteke, eta bere ahotsa bertan sartzea proposatu genion. Pello oso tipo jatorra eta irekia denez, jarraian onartu zuen. Gainera, musikazale amorratua da eta front-man aparta. Gu behintzat oso pozik gelditu gara bere ekarpenarekin.






Ez da bakarra izan. Azaldu diskoan parte hartu duten gainontzeko kideen ekarpena zein izan den.
Ahotsei dagokienez, diskoko bigarren kolaborazio pisutsua Xabier Camarero da, "Urtz" taldeko abeslaria “Ostruka” abestian. Gu Urtz jaio eta famatu egin zen sasoiko taldeak entzuten sartu ginen rockaren munduan, eta guretzako oso berezia izan da kolaborazio hau aurrera eramatea . Hortik aparte, abestiak borobiltzen lagundu diguten beste lagun batzuk daude CD honetan: Agate Amilibia (biolontxeloa), MG taldeko Iban Agirregoikoa (teklatua), La Txusta de Morta taldeko Peio Landa (gitarra) eta Exkixun aritutako Iñigo Ibarretxe (alboka).

“Pantomima”, “Maskarak”, “Gezurra ari du”… Egiaren etsai larregi daude?
Bai, zalantzarik gabe. Bide horretatik doa disko honek biltzen du kontzeptua (izenburuan, azalean…). Gure eguneroko bizitzan itxurakeri eta gezur askoz inguratuta bizi gara. Berdin da kalea, lagunartea, lantokia, politikagintza… Zintzotasuna eta egia salbuespena izaten dira gehiegitan. Ondorioz, maskara batekin jantzita ibili ohi gara. Batzuetan norbere burua defendatzeko, eta beste askotan erakutsi nahi ez dugun aurpegi bat ezkutatzeko.

Breaking Bad telesailari erreferentzia bat agertzen da “Maskarak” kantan. Walter White eredu on bat da maskarei buruz berba egiteko?
Zinemazaleak gara eta gaur egun hain modan dauden serie edo telesail amerikarrak jarraitzen ditugu. Ziur asko Breaking Bad inoiz ikusi izan dugun serie onena da eta zuk aipatzen duzun Walter White pertsonaiarekin (Bryan Cranston) asko gozatu dugu azken urteotan. Telesail hau ezagutzen dutenek ondo dakiten bezala, Whitek aurpegi bi zeuzkan istorio honetan, nahiz eta pertsonai askoz konplexuagoa izan. Maskarak abestian telesail honi keinu bat egitea okurritu zitzaigun eta horregaitik aukeratu genuen hain mitikoa den esaldi hori.






Telebistak, beti ere ona baldin bada, rockarengan nolabaiteko kutsua edo eragina izan dezake?
Bai telebistak eta baita kulturaren adierazpen ezberdinek (zinemak, literaturak) eragina izan dute eta izango dute rock musikan. Zerbait nahiko ohikoa dela esan daiteke eta abesti eta letra ugariren inspirazio iturri izaten dira. Gu adibidez hard-rock eta heavy zaleak ere izan gara gaztetatik, eta "Alice Cooper", "Iron Maiden" edo "Metallica" moduko taldeetan musika eta zinemaren arteko lotura agerikoa da abesti askotan.

Zer entzun izan dute urteetan zehar Lemoan, 80.hamarkadan jaiotako gazte batzuk orain pop-punk antzeko bat jotzeko?
Gu Rock Radical Vasco-aren ondoren etorri ziren taldeekin engantxatu ginen rockaren mundura: EH Sukarra, Urtz, Su Ta Gar… eta geroago Pi.LT, Latzen, Berri Txarrak, Kuraia eta abar luze bat. Gure sustrai sendoenak, onerako edo txarrerako, horiek dira. Denborarekin askoz gehiago zabaltzen zara eta nazioarteko talde ugari ezagutzen dituzu. Bitxia bada ere, taldekideen artean metal musika asko ere entzuten dugu, baina gero eragin hori ez da gure musikan askorik nabaritzen. Beraz, nahaste guzti horretatik ateratzen dena da gaur egun egiten duguna. Gainera, popa eta punka ere gustuko ditugu, eta genero bi horiek hain ondo nahasten dituzten talde amerikarrak gustatzen zaizkigu (Green Day, Sum41, The Offspring). Beraz, bai, beharbada uste duguna baino eragin handiagoa izan dute gugan.



Comentarios