viernes, 8 de mayo de 2015

ANGER. Haserrealdi perfektoa.




"Maite duzun jendearekin sormena bezalako pasio bat konpartitzeak ez du preziorik".





90. hamarkadatik gaur egun arte heldu da Anger taldearen ametsa. Disko ugari kaleratu ditu, beti emaitza borobilarekin. 90. hamarkadako hardcorea eta metal estiloetan hasi baina laster ibilbide musikal aberasgarrian murgildu ziren. Gaur Berri Txarrak taldeak Santana 27n, Bilbon, eskaini behar duen kontzertuan arituko dira Niña Coyote eta Chico Tornadorekin batera. Aukera paregabea Arrasateko laukotearen rock zabala ezagutzeko. Aukera perfektua "Sute Perfektua" ezagutzeko.


ANGER
Sute perfektua

Anger es un elemento extraño dentro de la escena vasca. La banda comenzó su andadura cuando sus miembros eran muy jóvenes. En los últimos años noventa. Sus influencias estaban en el metal de la época. Probablemente, Anger sea una referencia al éxito de Downset. Han pasado muchos años desde entonces. Las modas han venido y se han ido y Anger han subsistido gracias a un puñado de discos siempre interesantes. Más ajustados a su espacio tiempo en su primera etapa y muy libres en lo estilístico a partir de más o menos la mitad de su carrera. 
A finales de 2014 el curtido cuarteto de Arrasate lanza el que por el momento es el último paso de su fascinante aventura. "Sute Perfektua" recoge diez cortes en los que Anger vuelve a demostrar que por encima de definiciones estilísticas está su propia personalidad. Porque Anger lo hacen todo bajo su propio estilo. Es obvio que nadie inventa nada ya pero los de Arrasate se las arreglan para moverse con equlibrio y elegancia por un rock abierto de miras que tan pronto tiene un arranque metálico como un desplante punk, una bonita melodía pop o un emotivo guiño al funk. "Sutan, Hollywood Sutan" es la muestra perfecta. Nunca se habían metido en terrenos funk pese a que su mente es abierta por naturaleza y cuando lo hacen por primera vez, lo hacen con nota. 

Anger siempre han tenido gusto a la hora de componer, de llegar a los estribillos en los momentos apropiados, de explotar sus posibilidades melódicas y de no tenerle ningún miedo al riesgo. En las diez composiciones de "Sute Perfektua" no se esconden. Brillan. Llegan. Dan.

Si "Sute Perfektua" funciona en lo musical, lo hace de forma inmejorable también en su parte lírica. Tampoco en eso han bajado el listón en todos estos años. Es más, son más afilados y afinados, más eficaces y más capacitados para decir mucho con poco.

Anger no son la banda más grande de Euskal Herria pero su valor es incalculable. Su legado es brillante pese a que haya permanecido oculto demasiado tiempo. En cierto modo, si Anger no existiese, el vacío sería excesivamente cruel. Porque uno escucha todos sus discos del tirón y no encuentra un disco malo. Encuentra imaginación y una banda que sabe lo que se hace en todo momento. "Sute Perfektua" no hace más que reforzar la carrera de Anger.


Arkaitz ahotsa
Beñat gitarra
Ekain baxua
Iban bateria


Maiatzak 8
+Berri Txarrak
+Niña Coyote eta Chico Tornado
SANTANA 27
Bilbao






Maiatzak 23

TXOSNAK
Bergara

Ekainak 20
TXOSNAK
Arrasate

Ekainak 27

Mungia













Gazte beteranoak zarete. 90. hamarkadaren azken egunetan hasi zineten. CDren azken egun onak, Villa de Bilbao, Gaztemusika, Myspace, Bandcamp…Une asko ezagutu dituzue. Zein da formula bizirik jarraituteko?
1997an hasi ginen nerabe ginela, eta egia da 18 urte hauetan gauzak dezente aldatu direla, errealitate ezberdinak bizi izan ditugu. Musika ekoiztu, zabaldu eta kontsumitzeko moduek aldaketa ugari izan dituzte, teknologia berrien, merkatuaren eta oro har gizartearen bilakaera tarteko. Baina orain dela 20 urte, 30 edo 2 urte bezala, abestiak dira garrantzitsuenak. Abestiak sortzeak, eta disko nahiz zuzenekoen bitartez hauek partekatzeak eta mezu bat helarazteak sortzen duen zirrarak mugiarazten gaitu. Bizirautea ez da gure helburua, baina 18 urteren ostean bizirik jarraitzen dugu. Musikarekiko pasioak eta daukagun laguntasun estuak honaino ekarri gaitu, batez ere bakoitzaren bizitza eta taldearekin egin nahi izan duguna orekatzeko gai izan garelako.

Noizbait egon zarete amaieratik gertu?
Hasieran batez ere, taldekide aldaketaren bat edo beste egon zen arren, taldearen jarraipenean ez du eragin. Oinarria hasierako berdina da, eta aurretik aipatu bezala sormenarekiko pasioak eta laguntasunak mantendu du taldearen garra. Taldekideon bizitzek, normala den bezala, urte guzti hauetan aldaketak bizi izan dituzte eta horietara egokitzeak eta modu orekatuan eta malgutasunez jokatzeak egin du posible biziki maite dugun honetan eta modu honetara jarraitzeak. Hala ere aipatu beharra daukagu, urte honen amaieran, lehentasunen oreka tarteko, taldea lozorro mugagabean sartuko dela.

Horrenbeste urte batera egoteak, izaera berezia eman dio taldeari?
Gu ez gara egokienak hori esateko, baina honek beste faktore batzuk bezala izaeran eragingo duela suposatzen dugu. Aurretik aipatu bezala lagun talde bat gara, elkar ondo ezagutzen dugu, eta maite duzun jendearekin sormena bezalako pasio bat konpartitzeak ez du preziorik.




Non dago Anger gaur egun rock talde bezala?
Musikalki, esperientziak ematen duen heldutasun puntu batean gaudela esan genezake. Ondo ezagutzen dugu elkar, zentzun horretan urteak ez dira alferrik pasa, eta gure mugak eta indarguneak ondo ezagutzen ditugu. Azken diskoa lokalean lantzen eta Karlos Osinaga “Txap”-ekin grabatzen asko disfrutatu dugu, eta orain zuzenekoetan lana aurkezten zer esanik ez.

Eboluzio polita bete duzue zuen lehen egunetatik gaur egunera. Diska berrian funk ikutuak dira ezusteko nabariena. Nondik datoz ikutu hoiek eta nondik etorten da Angerren inspirazioa orokorrean?
Topikoetan erortzeko arriskuaz, taldekideok estilistikoki dauzkagun gustu ezberdinek eta hauen eboluzioak taldearen soinuaren bilakaeran eragin nabarmena izan dute. Nahiz eta beste joera batzuk ere txertatu, hasieran hardcore eta metalaren erritmo gogorrak gailentzen ziren gure abestietan. Urteen poderioz esperimentazioari eta bestelako soinu eta aldaerei lekua egin diegu, mugarik gabe, etiketa edo modei ezer zor gabe. Eta azken disko honetan, beharbada musika beltzaren zenbait erritmo eta doinu gailendu dira. Lehenagotik, hasierako maketatik, bazeuden rap-aren zenbait ukitu, baina aurrera joan ahala, eta batez ere disko honetan, funk –ak esterako, presentzia handiagoa daukate. Honetarako diskoa grabatu duen, Karlos Osinagaren eskua garrantzitsua izan da, eta Bonberenea Txarangako Mikel Zelaia “Mirri”-k grabatutako perkusioek ere izango dute zerikusia guzti honetan. Aipatu beharra dago ere, fusio edo crossover taldeak izan direla gure erreferente garrantzitsuenak, Negu Gorriak, Faith No More, M-ak, Bad Brains … batez ere rock-aren eta beste joera batzuen nahasketa maisuki egiteagatik eta esperimentatzeko, jolasteko, jarreragatik. Musika beltzaren jarraitzaile sutsuak ere bagara. Prince, Marvin Gaye, Stevie Wonder, De La Soul, Curtis Mayfield, edota Public Enemy bezalako klasikoak, edota berriagoak diren Kendrick Lamar, Macy Gray, eta Allen Stone, daude besteak beste gure talde edo artista gustukoenen artean. Guzti hauek modu batera edo bestera gure abestietan eragina edukiko zuten.

Zuen hitzetan ikusten duzuena isladatzen duzuela ematen du eta ez horrenbeste sentitzen duzuena. Geopolitikari buruzko hitz ugari baina zuen tripetatik, sentimenduetatik hitz gutxi. Ados? Edo gauza biak bateratuak daude?
Oro har, gure hitzak, bizi dugun egoera soziopolitikoari buruzkoak diren arren, sentimenduek euren lekua daukate. Ez gara objektiboa izatera jokatzen duen komunikabide bat. Sentitzen dugun bezala kontatzen eta kantatzen ditugu gure bizipenak. Gure kezkak, gure sentipenak, gure kontraesanak … adierazten ditugu, gure prismatik, eta sarritan kritikaren erdian ere gure buruak jarriz. Panfletotik edo testu esplizituetatik harago, eta sentimenduak baliatuz, badago asko hobetzeko daukan mundu honetaz hitz egiteko aukera, kontrakulturaren asimilazioa, euskal gangsterrak, sistemaren biolentziaren onarpena, edota kapitalismoaren lilura, besteak beste, hizpide hartuta.



Estilistikoki orekatua da “Sute Perfektua” nahiz eta kutsu ugariak egon. Oreka helburua da edo etorten den zeozer?
Oreka ez da helburua, baina bai beharbada, hobeto edo txarrago lortzen dugun zerbait. Aurretik aipatu bezala gu ere nahiko crossover gara, joerei dagokienez nahiko heterogenoak, eta gure kokteleran, ahalik eta aurreiritzi gutxienekin, gustuko ditugun elementu ezberdinak sartzen ditugu, formula eta emaitza berriekin esperimentatzeko, eta batez ere sormenaz gozatzeko.

Ruperren bertsioa…Zergatik? Nola?
Lehenik eta behin, esan beharra daukagu, musikalki urrun xamar gauden arren, Ruper Ordorika bere ibilbide eta kantuengatik miresten dugun musikaria dela. Duela pare bat urte Arrasaten ospatu ohi den Elkartasun Egunerako, noiz edo noiz egin dugun bezala, Anger-en ohiko errepertoriotik aparteko bertsio ezberdinak prestatu genituen. Horien artean, Ruper Ordorikaren “Zaindu maite duzun hori”. Emaitza gustatu zitzaigun eta gure ohiko errepertoriodun kontzertuetan sartzen hasi ginen. Ondoren disko berrirako abestiak prestatzen genbiltzala, abesti hori kontutan hartzea erabaki genuen eta estudiora ere eraman genuen. Grabatuta ere ondo geratu zenez, eta musika eta hitzei zegokienez, gainontzekoekin ondo zihoala ikusita diskoan sartu genuen.

Gaur Niña Coyote eta Chico Tornadorekin batera, Berri Txarrakeko teloneroak izango zarete. Zer espero dozue?
Gaurko kontzertua aukera ezin hobea da beste behin ere eskenatokiaz eta giroaz disfrutatu eta gure musika eta hitzak konpartitzeko. Kontziente gara, ez dela guretzako ohiko plaza, Berri Txarrakek daukan arrakastagatik jende ugari egongo delako, baina hau ere aukera paregabea da, ezagutzen ez gaituztenei gure abestiak helarazteko. Guzti honetaz gain, asteburu honetan Berri Txarrakek antolatu duen jaialdi txiki hau musikalki asko disfrutatzeko modukoa iruditzen zaigu, Niña Coyote eta Chico Tornado, Osso eta Señores bezalako taldeak oso interesgarriak iruditzen baitzaizkigu. Eta nola ez, Berri Txarrak bezalako talde batekin jo ahal izatea luxu bat da.

Berri Txarrak garrantzitsua izan da zuentzako musikalki?
Berri Txarrak taldea oso gustuko dugun arren, musikalki ez da gure erreferente zuzen bat, kasu batzuetan antzeko iturrietatik edan dugula esan genezakeen arren. Hala ere beraien ibilbidea, “egiteko modua”, erronka berriak ezarri eta lortzeko gaitasuna, musika eta hitzak lantzeko daukaten artea, eta batez ere talde bezala daukaten jarrera eredugarriak iruditzen zaizkigu. Euskal Herrian nahiz nazioarte mailan egin duten bidea, edo mundu mailako musikagintzan erreferenteetako bat izan daitekeen Ross Robinsonekin bi lan grabatzea, hemengo nahiz gure mugaz gaindiko talde askoren ametsa izan daiteke. Eta zentzu horretan beraiengatik asko pozten gara, ilusio egiten digu Euskal Herrian horrelako talde bat egoteak. Ausart xamarrak izanda, orain dela 20 urte Negu Gorriak taldea zena, ezaugarri oso ezberdinak eduki arren, gaur egun Berri Txarrak da. Euskal Herriko historia kulturalaren ezinbesteko erreferenteak.


No hay comentarios:

Publicar un comentario