viernes, 6 de marzo de 2015

KRAUSSK Metal horzkadak





"Egitura esperimentalagoak 
egiten saiatzen gara".





2009an hasi ziren lehen krausskadak (horzkadak) ematen. Era batera edo bestera, handik edo hemendik, Kraussk taldeko bost kideak betidanik izan dute musikarekin lotura, agertokian zein kontzertuak antolatzen; eta hain zuzen ere, azken horretan ezagutu ziren elkar. MRK (Mutrikuko Rock Kolektiboa) izan zen taldea sortzeko gakoetako bat. Beste talde asko bezala, mutrikuarrak ere lehenik bertsioak joz hasi ziren lehen urratsak ematen. Elkar hobeto ezagutu, eta oholtzatik oholtzara urtebete inguru igaro ostean, lehen lana izango zen maketa grabatu zuten. Emaitzarekin oso pozik gelditu ziren. Nori ez dio ilusio berezirik egiten labetik atera berri den norberaren lehen lana (zerbait fisikoa) esku artean izatea? ''Ei, mutillak, hemen entzuten dena gu gara!''. Maketa aurkezteko bira berezia bete ostean, diskoa ateratzea erabaki eta ilusioz beterik buru-belarri abestiak konposatzen hasi ziren. Eta... hemen daude, "Gudaberria" izeneko diskoa atera eta hilabete batzuetara, sekula esperoko ez zuten harrera jasota, Durangoko azokatik pasatuta, Bilbo hiria lehiaketako finalaurrekora iritsita, eta 2015a borobil hasteko hamabost kontzertu inguru aurretik dituztela; hori bai, betiere, ikus-entzuleen berotasuna soinean eta hortzak ondo zorrozturik dena emateko prest!




KRAUSSK
Gudaberria

El metal fue importante en la apertura estilística que vivió la escena de Euskal Herria en los noventa. Bandas como Su Ta Gar, Anestesia y Estigia endurecieron el discurso musical con un éxito no equiparable en el caso de cada banda. Tras los 90 la popularidad del metal comenzó a caerse de la primera línea y pasó a ser algo más underground. En la actualidad, vive en paralelo al rock, con los mismos problemas y retos: quienes deciden empuñar un instrumento y darle a la música contemporanea tienen más cultura musical que cualquier generación anterior, más aptitudes para la composición pero a la vez, sufren las consecuencias de que el rock se haya convertido en una parte de la cultura que sobrevive en un subsuelo simbólico.

Kraussk, de Mutriku, son un quinteto que pelea en el escenario actual por buscar una identidad y un equilibrio que facilite tanto existir como perdurar en el tiempo. Lo hacen practicando una suerte de metal moderno que trata de englobar prácticamente todos los rasgos que el estilo ha vivido en los últimos veinte años. Nu metal, death melódico, black, djent y thrash conviven a menudo dentro de una misma composición de la banda. 

Esa es una de las principales características de su sonido: la variabilidad. Otra sería la imaginación que destilan las guitarras en contraposición a la rigidez arquitectónica de la sección rítmica. Las guitarras dibujan decenas de fotografías posibles, la sección rítmica acentúa casi siempre desde los mismos postulados. Algo fríos pero siempre eficaces. 

Más cuestiones a destacar. Melodía. Siempre. En la voz o en las guitarras. Una parte importante del tormentoso sonido de Kraussk es la calma en forma de melodía. A veces melodía vocal limpia pero nunca hasta correr el riesgo de fallar, volverse pasteloso o, directamente, desafinar. 

Las referencias van desde In Flames a Gojira, pasando por Anestesia o Fear Factory. Si el oyente quiere hacer un primer sondeo a "Gudaberria" sería positivo que escuchase el tema que da título al disco más "Game Over" y "Eten". Temas en los que las texturas se multiplican encajando en un eterno rompecabezas siempre resuelto por el quinteto. Además, en "Eten", la vena experimental de la banda permitió que Anari metiese voces con un resultado notable. 

"Gudaberria" parece el primer paso discográfico que toda banda querría tener. Toca disfrutar de ello antes de afrontar nuevos retos.


Beñat Perales ahotsa
Ibon Aginaga gitarra
Aritz Larrea gitarra
Jon Antxustegi baxua
Aitzol Collazo bateria


Martxoak 7
ROZZALINO
Bilbao

Martxoak 21
GAZTETXEA
Mutriku

Martxoak 27
TUNK
Irun

Martxoak 28
IPARRAGIRRE
Gernika

Apirilak 2
Madril

Apirilak 3
Murtzia

Apirilak 4

Valentzia

Apirilak 5
Oviedo

Apirilak 11
SATORZULO GAZTETXEA
Berriatua

Apirilak 25
IKUILU OSTATUA
Bera

Maiatzak 2
UHAGON
Markina-Xemein

Ekainak 13
+ Anestesia
PLAZAN
Azkoitia











Nolakoa da bizitza Kraussk bezalako talde batentzako?
Egia esan, une honetan orain dela hilabete batzuk baino lasaixeago gabiltza. Kontzertu potenteak ditugu aurretik, baina egungoak ez du zerikusirik grabazio egun haiekin; hura eromena zen. Estudioan orduak eta orduak, lanetik estudiora, eta estudiotik lanera, eta eguna bukatzean, ohera joan eta metronomo-hotsa buruan iltzatuta (ti-tu-tu-tu, ti-tu-tu-tu...). Lana lehenbailehen esku artean izan nahi eta ahalik eta ondoen ateratzeko ordutegiak egokitzen.

Noizbait lan karga gehiegi dela pentsatu al duzue?
Ez. Badakigu honek ez digula jaten emango eta taldekide bakoitzak lehentasunak ondo markatuta dauzka; hala ere, seriotasun apur bat ematen saiatzen gara. Ilusioz bizi dugu egiten duguna eta musika zaletasuna izan arren, gauzak ondo eta mimoz egin nahi badira, badakigu denbora bat eskaini behar zaiola. Ez gara errazenarekin konformatzen. Buruari buelta batzuk eman eta egitura konplexuagoak eta esperimentalagoak egiten ere saiatzen gara. Badakigu lau akorderekin gauza politak egin daitezkeela, baina une honetan nahiago dugu bide hau jorratzea. Beharbada, aurrerago...

Metalak ba al du biderik Euskal Herrian?
Bidea? Bideari eman nahi diozun zentzuaren arabera. Gu bide bat egiten ari gara, gero herriak bide hori jarraituko duen beste kontu bat da. Eta egia esan, harrituta gaude. Orokorrean, hemen, jendeak nahiago ditu tronpeta, ska eta punk-rock doinuak entzun; musika alaiagoa edo parrandarako musika maite du, batez ere, gehiengoak. Hau horrela izanda ere, badaude gure musika apreziatzen dutenak, eta guk uste baino gehiago dira gainera. Askotan entzun izan dugu Euskal Herritik kanpora metal gehiago entzuten dela, baina hemen ere entzuten da. Gainera, euskarazko metala, berriz ere (garai batean, Su ta gar, Latzen... trash metalari dagokionez) indarra hartzen ari da eta hori oso positiboa da.





Kraussk eta itsasoaren arteko erlazioa estua da? Kanpotik hala ematen du.
Maketako azken abestiak eta Gudaberria diskoko azken abestiak, biak ala biak, denbora erdiko abestiak izateaz gain, itsasoaren soinuak dituzte bukaeran. Bestalde, Talaixa abestiak ere badauka bere berezitasuna; entzutean dugunean, lasaitasuna transmititzen digu, eta besteak beste, itsasoaren irudiak etortzen zaizkigu burura. Horra, izen hori jartzearen arrazoietako bat. Arnasa ematen dio diskoari. Itsasoarekiko lotura berezko zerbait ere izan daiteke, oharkabeko zerbait, baina kasu honetan, ez da horrela. Kostaldeko taldea gara eta beti saiatzen gara itsasoa eta herriarenganako daukagun lotura hori azpimarratzen.

Musikalki hemendik eta handik mugitzen zarete. Konplexurik gabe. Black metala, death metal melodikoa, nu metal, trash metala, groove metala, metalcorea, djent…
Bai, era guztietako etiketak jarri dizkigute, eta gu etiketa zaleak ez garen arren, estilo bakar batekin ez lotzea seinale ona dela uste dugu. Metala jotzen dugula esaten dugu, metalaren barruan estilo asko daudelako eta estilo asko nahasten ditugulako. Taldeko kideok denetik entzuten dugu; oso musika mota ezberdinak, eta hori antzematen da abestiak egiterakoan, eta baita entzuterakoan ere. Metalak batzen gaituela esan daiteke. Estilo ezberdinak entzute horrek, taldea aberasten duela uste dugu. Egia esan, irtetzen zaiguna jotzen dugu, baina betiere, berezitasunak sartuz eta estilo jakin batera gehiegi ez lotzeko saiakera eginez. Potentzia, pisua, abiadura, lasaitasuna eta melodia uztartzen saiatzen gara, gero, bakoitzak jar dezala nahi duen etiketa.

Gitarren lana oso irudimentsua da. Nondik dator etorri/inspirazio hori?
Galdera zaila! Ba...entzuten dugunetik, noski. Nondik bestela? Entzuten dugun musikak, nahi eta nahi ez, eragin zuzena dauka musika sorkuntzan. Inspirazio-iturriak... batzuk aipatzearren, Itoiz, Mikel Laboa, Pink Floyd, Dream Theater edota Willis Drummond izan daitezke, alde batetik; eta, Latzen, Anestesia, Ekon edota Gojira, beste aldetik. Hauetaz gain, musika klasikoa, musika esperimentala, funkya, jazza, trikitixa... ere entzuten ditugu.






Zeintzuk izan dira zuek metal taldea eratzera bultzatu zintuzten taldeak?
Anestesia, Latzen, Ekon, Su ta gar, Kuraia, Dut, Berri txarrak, Children of Bodom, In Flames, Sistem of a Down, Slipknot, Metallica, Gojira, Death...

Dirubatze edo crowfounding bat hasiko duzue laster.
Apirilaren hasieran Espainiara goaz lau eguneko biratxo bat egitera. Gasolina, lotarako lekua... ordaintzen diru asko joango zaigula ikusita, kraussfundin jaxa antolatu dugu martxoaren 21erako. Honakoa, herrian bertan antolatu dugu eta kontzertu berezi bat izango da. Gure 7-8 abesti joko ditugu eta beste guztiak bertsioak izango dira. Gainera, kontzertuko une askotan gonbidatu berezien kolaborazioak ere izango ditugu. Ondarroako LauP4 taldearekin batera joko dugu, 3 euroko sarreratxoa jarriko dugu (birako gastuetarako) eta jai giroko eguna izango
dela ziurtatuz etortzera animatu nahi zaituztegu. Gaua amaitzeko Koxk DJa arituko da musika jartzen.

Nolakoa izan zen Anarirekin egindako kolaborazioa?
Abestia sortzen hasiaz batera esan genuen: ''Abesti honetan Anariri kolaboratzeko esan behar diogu''. Esan eta egin! Bere kontzertu bat ikustera joan, eta kontzertu ostean, proposamena egin genion. Baiezkoa jaso genuen; berak erronka moduan hartu zuela uste dugu. Esperientzia izugarria izan zen!eta beti egongo gara eskertuta. Taldekideok Anarizaleak izanda gainera, ilusio berezia egin zigun. Betidanik elkar ezagutuko bagenu bezala izan zen. Azkenean ere lortu genuen Eten abestiari eman nahi genion ukitua ematea; hau da, kontrastea sortzea, melodia sartzea, eta sentimenduz beteriko abesti bat izatea lortzea.













No hay comentarios:

Publicar un comentario