viernes, 24 de octubre de 2014

KARABIE gaztetxearen 15. urteurrena asteburu honetan. Lemoan.

su ematen gaituzue ta kixkali beharrean kea gera bihurtu begiak zirikatuz arnasa meatxatuz eztula eraginez erretzen banazu ez duzu arnastuko. Honetarako jaio nintzen Ta honengatik hilko naiz. Zein da zure helburua? Zein aburua? Mezu bat dugu zabaltzeko. Zentzuak odolustutzeko. Harro daudenak apaltzeko aiztoa prest deabrua gure lagun. Nire etxetik kanpo lelo bezala tratatu nahi naute nire lekua zein den esan nahi didate Eurak askatasun bat topatu dutela diote zure tresnak eta zure irudimena ez dituzula behar. Bizimodua guztiaren gainetik, bizimodua guztien gainetik. Baina gure etxean ez gara tontokeriekin ibilitzen, gure etxean guk esartzen ditugu gure legeak. Argiak amatau. Gaztetxea Irratia. Igo bolumena!!! Autogestioa erabaki ahalmena bultzatuz esan ozenki eta ideia zabaldu. Azken hamabost urte hauek berriro eduki ahal izango banituen, berriro berdina egingo nuke. Behin eta berriro, berdina egingo nuke. Orain berriro hasteko prest gaude. Etengabe prest. Gugan sinisten dugulako nahiz eta egun baten kapitalismoaren biktimak izan.... kapitalismoak birginitatea lapurtu zigulako. Ta bai, oso erraza da zuek inposatutako sistemaren kontra altzatzea. Eta zer, hain txarrak gara? Kontatzen zuten bezala hain ilunak gara? Edo gugan konfidantza ipinteak amets egiteko zubi polit bat eraikitzen du? Gure garaiko munstro txiki bat gara baina indartsuak eta kementsuak gara. Eta ez gaituzte geldituko. Orain berriro hasteko prest gaude. Etengabe prest. Egun berriak egunero jaio egiten direlako. 


ESKERRIK ASKO LEMOAKO GAZTETXEARI 15 URTETAN HERRI GRISA HERRI KOLORETSUAN BIHURTZEAGATIK!

Hona hemen urteurrenerako egindako musika bilduma:





BIHAR LEMOAKO GAZTETXEAN 

ESKEAN KRISTO
+
DOCTOR DESEO
+
WILLIS DRUMMOND



No hay comentarios:

Publicar un comentario